Udalekuetan hasteko eguna gerturatuz doa! Hori dela eta aurten begiratutakoari buruzko informazioaren berri eman nahi dizuegu.
Aurten ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira. Aste bat, bi, hiru, edo lau aukeratu ahal izango dira, ordutegia 09:00etatik 13:30etara delarik. Haur goiztiarrentzat zaintza jartzeko aukera egon daiteke baldin eta taldea sortzen bada.
Prezioari dagokionez, bazkideentzat aste bakoitza 65-55€ bitartekoa izango da, ez bazkideentzat, berriz, 76-66€ bitartekoa ( izena emandako haur-kopuruaren arabera). Astean behin, irteera berezi bat antolatuko da.. Urtero bezala, diru laguntza eskatuko dugu, ematekotan bazkideen artean banatuko da.
Enpresa arduraduna, Gutxinaka-gutxinaka izango da. Psikomotrizitate bizituaren teorietan oinarrituriko metodologia darabilte eta mugimendu askatasuna zein atxikimendu-loturak funtsezkotzat hartzen ditu haurren garapen egoki batentzat. Umeei lagunduko zaie explorazio eta aurkikuntza eskeiniz ipuin bizien, musika, arte, naturarekiko kontaktua zein mugimenduaren bidez, ziurtasun eta presarik gabeko ingurugiro batean.
Izena emateko epea martxoaren 31n bukatuko da, hau barne. Aste honetan bertan gure txikiek eramango dute etxera bete behar duzuen formularioa.
Izena emandako haurren zerrenda dugunean bilera bat egingo da informazioa zabalduz Gutxinaka-Gutxinakan.