Korrika egunerako dugun kilometroaren abiapuntua apur bat aldatu da.
Martxoak 30, 20:22etan Viena eta Boulevard de Salburua kaleek topo egiten duten puntutik irtengo gara, Telepizzaraino. Gutxienez 15 minutu aurretik egon behar dugu bertan.
Bestalde, Martxoak 29an, arratsaldeko 17:00etan Errekabarrin ospatzen dugun Korrika festa gogoratzen dizuegu. Tailerrak, Herri Kirolak eta aurpegi margoketa izango dira, Korrikaren koreoagrafia eta askari batekin amaiera emango diogularik.
Anima zaitezte parte hartzera!!!!