Hona hemen informazio gehiago udalekuei buruz jaso ditugun galderak erantzuten.
- Udalekuak geure ikastetxean izango dira, Errekabarrin.
- Ez dira egongo ez autobuz garraiorik ezta jantoki zerbitzurik ere.
- Udalekuak 2010-2014 urteen tartean jaio diren umeentzat dira (bi urte horiek barne).
Orain dela bi urte antolatu ziren udalekuak bezala, aurten ere, beste ikastetxeko umeei eskeiniko dira Apirilaren 1tik aurrera. Horrexegatik, eta gure ikastetxeko umeei lehentasuna emateko nahian, Martxoaren 31a arte gure txikiek, besterik ez, daukate izena emateko aukera.
Dena den, izena emateko epea zabalik izango duzue Maiatzaren 24a arte. Hori bai, Apirilaren 1tik aurrera plazak izen-ematearen ordenean esleituko dira, bai Errekabarriko ikasleentzat, bai gaiontzeko ikastetxekoentzat.
Beste aldetik, Gutxinaka-Gutxinakak informazio-bilera bat egingo du Maiatzaren 19an. Izena-emate orrian idatzi ditzakezue zuen iradokizunak edo/eta zalantzak, bileran horiei buruz aritzeko. Bileraren tokia eta ordua aurrerago jakinaraziko dizkizuegu.
Mila esker.