Datorren maiatzaren 3an, gonbidatzen zaituztegu proiektu honetan parte hartzera. Anima zaitezte.
IGEko bileran esan bezala, eskolako gurasoz osaturiko lan talde batzuk martxan jarriko ditugu.Gure seme-alabekin, eskolaz kanpo, beraien garapenerako garrantzitsu diren hainbat arlo jorratzea da helburu eta horretarako gu guztion partehartze eta inplikazioa funtsezko direla uste dugu.
Lan taldeak hurrengoak izango dira:
- Euskara eta Kultura
- Natura eta Ingurugiroa
- Inklusioa, partaidetza eta integrazioa
- Berdintasuna
Maiatzak 3an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, Salburuako Gizarte Etxean World kafe batera gonbidatzen zaituztegu, non ideak sortuz guztion artean proiektu honi itxura emango diogu.
Mila esker!