Apirilak 24an Eusko Legebiltzarrean izandako agerraldia

Legebiltzarreko Hezkuntza Bartzordean egon zen Errekabarriko IGEa pasa den astelehenean, ikastetxearen egoeraren berri eman eta Errekabarri eta institutoa gure auzoan nahi ditugula aldarrikatzeko.

Agerraldi eskaera EH Bildu taldeak egin zuen arren, alderdi politiko guztien iritzi eta Konpromisuak jaso ahal izan ditugu eta guztiek entzun dute guk bertan adierazi beharrekoa.

Talde politiko guztiak bat datoz guk eginiko diagnostikoarekin: egoera zaila izaten ari da eta ikastetxea lehenbailehen egon behar da gure auzoan. Konpromisuak ere sendoak izan dira guztien aldetik, eta, ondorioz, azpiegituretan beharreko inbertsiotarako lehentasuna izango du Errekabarrik.

Ia talde guztiek eskertu dute gure azken urteetako ahalegina.

Ondorengo estekan eskuragarri duzue Legebiltzarrean irakurri genuen idatzia.