Eguerdiko eskola-garraioa

 

garraioa pictureUdaletxeak eguerdiko eskola-garraiorako erabateko diru-laguntza emango du hurrengo ikasturtean (2017/2018). Bi autobus izango ditugu eguerdian, guztira 108 eserleku.

Joanaldi ibilbidea 12:30etan hasiko da eta itzuli ibilbidea 14:00ak inguru.

Zerbitzu hau ahalik eta hoberen kudeatzeko, eguerdiko garraioa erabiliko duten umeen datuak jakin behar ditugu (erabakia hausnartuta izatea eta halako konpromisoa arren eskatzen dizuegu jasoko ditugun datuak fidagarriak izan daitezen). Dokumentu hau entregatzeko  azken eguna maiatzaren 17a izango da, bai zuen seme-alaben karpetan sartuta bai ikastetxean bertan dagoen IGEko postontzian sartuz.

Eserleku baino eskaera gehiago egonez gero, OOGko garraio-batzordeak erabakiko du eserlekuak nola esleitu.

Familiak emandako informazioa jaso ondoren, bilera batera deitugu dizuegu zerbitzuaren funtzionamenduari buruz hitzegiteko eta geltokiak zeintzuk izango diren jakinarazteko