Salburuako Gizarte Etxetik, gure auzoan Flux batean parte hartzera gonbidatu gaituzte.
Udaletxeko “Elkarrekin Bizitzen Ikasi” programa barruan, antzerki partehartzeile proposamen bat da, non auzoko aniztasuna agerian utzi nahi duen.
Gizarte Etxe aurrean jarriko duten alfonbra gorri batetik auzoko talde desberdinak pasatzean datza eta bakoitzak, pare bat minutuz, aurkezpen-aldarrikapen bat egitean.
Eman diguten aukera aprobetxatuz, Errekabarriko Guraso Lan Taldeek, “sketch” txiki bat prestatu dugu, humorez eta jolasearen bidez gure aldarrikapena agiteko asmoz.
Salburuako Gizarte Etxean izango da, maiatzak 18an arratsaldeko 7etan.