Larunbat honetan, ekainak 3, goizeko 11:30ean, protesta ekintza izango da Errekabarri eraikiko den lurzoruan.
Arduradun politikoen hitzetan gure ikastetxe berriaren lanak hastear dauden arren, lizitazioaren argitalpenean atzerapen txiki bat ematen ari da. Aurrekariak ezagututa, eta gehiagora joan ez dadin, protesta ekintza bat egitea pentsatu dugu.
Larunbat honetan, ekainak 3, goizeko 11:30ean Errekabarri eraikiko den lurzoruan elkartuko gara eta gu geu hasiko gara eraikin berria eraikitzen. Horretarako txaleko refletante, umeen pala eta rastriloekin e.a. … etortzera gonbidatzen zaituztegu.