“Olentzero” ekintzaren zozketa

olentzeroJakinarazi genizuen bezala, Olentzero ikusteko antolatu genuen txangora joateko plaza baino eskaera gehiego jaso ditugu. Beraz zozketa egin behar izango dugu. Zozketa Urriaren 18an burutuko da, Guraso Elkarteak egingo duen bileran, Salburuako Gizarte Etxean 18:00an.

Ondorengo estekan eskuragarri duzue zozketan parte hartuko duten familien zerrenda. Kontuan izan behar duzue zerrendan txangorako inskripzioa ezarri genuen epean entregatu zuten familiak eta Urriaren 11an Bazkide ziren familiak daudela (lehentasuna bait dute IGEk antolaturiko ekintzetan).

Familia bakoitzari zenbaki bat eman diogu, zozketan zenbaki bat aterako dugu eta zenbaki hori duen familia eta hurrengoak 81 plaza (umeak) bete arte izango dira Abenduaren 16an Legazpira joango direnak.

Dena den, animatzen zaituztegu bilerara joatera, saiatuko bait gara izena eman duzuen gainontzeko guztiei joateko beste aukera bat eskeintzen, hori bai, beste data batean.

Edozein zalantzarako, jar zaitezkete harremanetan gurekin gure posta elektronikoaren bidez: ampaerrekabarrieguzki@gmail.com.

Agur bero bat!