Laguntzaileen Zerrenda.

LAGUNTZAILEUrtero bezala, aurten ere, bai Guraso Elkarteak bai Ikastetxeak, noizean behin, gurasoen laguntza behar izango dute.

Olentzero egunean txistorra banatzeko, txokolatea inhauterietan, gaztainak erretzeko, baita gustoko izango ez dituzuen gauzak egiteko ere, jaien materiala prestatzeko, besteak beste… Orain arte WhatsApp-aren bidez jartzen ginen harremanetan zuekin boluntarioak eskatuz hainbat ekintzetarako baina eskola handitzen den einean WhatsApp-aren bidez boluntarioak kudeatzea gero eta zailagoa da.

Horrexegatik Laguntzaile Zerrenda bat egitea erabaki dugu. Laguntza behar izanez gero zerranda hartu eta ordenean joango gara boluntariei deitzen.

Zerrendan egon nahi baduzue bidali behar duzue mail bat IGE posta elektronikora (ampaerrekabarrieguzki@gmail.com) ondorengo datuak emanez:

IZEN-ABIZENAK

TELEFONO ZENBAKIA

EUSKERAZ HITZ EGITEN DUZUEN ALA EZ.

NOIZ ZAUDETE LIBRE LAGUNTZEKO: (goizez, arratsaldez, astegunetan, asteburuetan…)

Mila esker guztioi!