ZER DA ERRIGORA?
Errigora Euskal Herria oinarri eta elkarlana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta “euskara ofiziala ez den zonaldean” eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren produktuei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Norabide horretan, egunetik egunera gero ta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, euskaltzale, ekoizle eta kontsumitzaileez osotutako sare anitz batek. Gure txikitasunetik elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.
SASKI BELTZA
SASKI ZURIA
50 euro
Kutxa bat eskatu nahi baduzue (azken eguna azaroaren 13a izango da) eman zuen izena eta telefono zenbakia zuen seme-alaben tutoreari eta haiek arduradunari esango diote horrela bera zuekin harremanetan jarriko da informazio guztia emateko (non jaso, ordainketa…).
Informazo gehieago nahi izanez gero: http://www.errigora.eus