Euskararen Astea.

EUSKERA-350x330Dakizuen bezala Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatzen da eta aste horretan Euskararen aldeko ekintza ugari egin ohi dira.

Errekabarrin ere zertxobait egin nahi izan dugu Euskarari beste bultzada bat emateko.

Azaroak 28an, asteartean, Arratsaldeko 5etatik 6:30etara, “Betiko jolasak familian” Tailerra izango dugu Errekabarrin. Arratsalde atsegina igarotzeaz gain gure seme-alabekin Euskara erabiliz egiteko jolasak ikasiko ditugu!! Hontarako garrantzitsua da joango zaretenen izena eta hainbat datu ematea. Txikiek eramango dute etxera izena emateko oharra, bete ezazue eta tutoreari berriro bidali. Ostiral hau, Azaroaren 24a, izen emateko azken eguna izango da.

Azaroak 29an, asteazkenean, Errekabarrin jai txiki bat ospatuko dugu, arratsaldeko 5 etatik 7 etara , non Euskararen aldeko Hormairudi bat egingo diguten eta gure txikiek beren ikurra jarriko duten. Musikaz, jolasez eta bukatzeko txokolate beroaz girotuko dugu Jaia!

Animatu Euskararen Astea gurekin ospatzen!!!!