LANTEGIA: “Betiko Jolasak Familian”

betiko jolasakAurrekoan bertan behera utzi behar izan genuen “Betiko Jolasak Familian” lantegia eskaintzera gatoz berriro ere.

GEU eta Jostabi Elkarteeen eskutik garai bateko jolasak eta euskarazko kantak eta esamoldeak ezagutuko ditugu. 4-8 urte bitarteko haur eta beraien gurasoentzat izango da.

Bi txandatan eskainiko da lantegia jende gehiago parte hartzeko aukera egon dadin. Martxoaren 12n edo Martxoaren 14an (bakarrik horietako batean izena emateko aukera izango duzue). 17:30-18:30 bitartean, Salburuako Gizarte Etxean. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da, egun bakoitzean 30 pertsonentzako tokia baitago.

Izena emateko bete eta behar duzue ondorego FORMULARIOA.

Martxoak 7 izena emateko azken eguna izango da. Gogora ezazue eskaerak eskainitako lekuak baino gehiago  izanez gero zozketa egingo dugula, eta bazkideek lehentasuna daukatela.