Lagunduko gaituzu jolastoki berri bat amesten?

titulo

Maiatzaren 19an jolastoki ereduei buruz hausnartzeko topaketa bat antolatu dugu eta hori posible egingo duen crowfunding kanpaina zabaldu dugu. Lagunduko gaituzu?

Gaur egun eskoletako jolastokien eredua ezbaian dago eta Errekabarriko Guraso Elkartetik eztabaida horri ekarpena egin nahi diogu jardunaldi honekin. Ez dugu gure jolastokiari buruz hitz egin nahi, jolastokien ereduari buruz hitz egin nahi dugu beste hezkuntza komunitateekin batera hasunarketa kolektiboa egiteko. Horretarako, hiru hitzaldi prestatu ditugu bai eta osteko eztabaida gunea:

1.- Heike Freire ([Berdean Hezi](http://educarenverde.blogspot.com.es/)): “Jolastoki biziak, natura eskoletara sartzeko aukera bat”

2.- Amaia Albeniz eta Zuriñe Burgoa [(Dunak Taldea] (https://www.facebook.com/DUNAKtaldea/)): “Eskolako patioa, berdintasunean hazi eta hezi”

3.- Carme Cols y Pitu Fernandez ([El Nou Safareig](https://elnousafareig.org/)): “Jolastoki berria diseinatzeko prozesua, komunitatea sortzeko giltzarri”

Jolastoki eredua birpentsatu nahi dugu ikuspegi bikoitz batetatik; alde batetik, kanpo espazioa berdintasun eremua izatea eta, bestetik, jolas askean, natura eta honen zaintza ardatz izatea. Lagundu gaitzazu posible egiten zure ekarpenarekin:

Egin zure ekarpena

Zure ekarpenarekin jardunaldietan gordetako lekua lortu dezakezu bai eta zuk aukeratzen duzun materiala. Badago ere laguntzeko aukera sarrera eta materialik Gabe, edozein arazo izanez gero gurekin harremanetan jarri zaitezkete jolastokiaamesten@gmail.com

kartela.jpg