ERRIGORA.

errigora2Kaixo familiak!
Erriberako produktu goxoak eskuratuta euskarari puzka egitekotan bazabiltza, oraindik garaiz zabiltza!
Egin zure eskaera azaroaren 14a baino lehen eta jaso abenduaren 1ean (goizeko 10etatik 13.30era edo arratsaldeko 17etatik 19.30era), Urartea kalean dagoen pabiloian (Alin).
Bide batez, eskaera egin ala ez, bi minututxo lapurtu nahiko genizkizuke, Errigora herri ekimenak 5 urte bete dituen honetan, balorazio txiki bat egiteko baliatu nahi dugun galdetegitxo bat betetzeko eskatu nahi dizugu eta.
Mila esker aldez aurretik!
Informazio gehiago hemen.