Olentzero eta Mari Domingi Salburuan

Olentzero eta Mari DomingiFamilia agurgarriak:

Aurten ere, gabon hauetan Olentzero eta Mari Domingi Salburuako gure auzora ongi etorria emateko prest daude. Horretarako kalejira bat antolatu dugu gure auzoko kaleetan zehar. Abenduaren 24an, arratsaldeko 5etan, Burdinbide Auzo-Elkarteko egoitzatik hasita Estrasburgo ibilbidea 17. Musikaz lagunduta ibilbide txiki bat egin ondoren Salburua ikastetxeko jolastokian amaituko dugu arratsaldeko 6ak aldera. Bertan gure txikiek Olentzerori eskutitza postontzian utzi ahal izango diote, eta txokolate beroa hartu ahal izango dugu.

Anima zaitezte!!!