Garbiketa Jarduera

72c9d106-153d-4a31-99fb-310e4072515eKaixo Familiak!!!

Guraso Elkarteko Natura eta Ingurumena taldeak abenduaren 16rako garbiketa jarduera bat antolatu du.

Haurrek “Zabordia” beldurgarriaren aurkako heroi bihurtzeko aukera ezin hobea izango dute. SEO/Birdlife eta Ecoembes erakundeek martxan jarritako Libera ekimenaren baitan biltzen da ekintza.

Noiz: Abenduak 16, igandea, goizeko 11:00etan

Non: Ikastetxe berriak izango duen ate nagusian, Iliada Ibilbidean.

Han bertan materiala banatuko da, ez ahaztu txaleko horiak etxetik eramatea.

Anima zaitezte!!

#Libera1m2