HITZALDIA

 

IMG_7549Guraso Elkarteko Euskara Taldeak hitzaldi bat antolatu du, datorren asterako: “Disfrutando de los idiomas: ¿Cómo ayudar a nuestros hijos/as con los idiomas y los estudios?”.

Seme-alabekin euskaraz aritzerik ez duten gurasoen kezka izaten da, maiz, hizkuntzarena. Behar bezala ikasiko al du euskara? Nola lagun diezaioket? Eskolako lanekin laguntzerik izango al dut?…

Hitzaldi honetan hizkuntzen ikaste prozesuari buruz eta seme-alabek hizkuntzekin duten harremanari buruz hitz egingo da. Hitzaldia Iñaki Eizmendik emango du. Iñaki gizarte hezitzailea da, eta urteak daramatza euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen.

Eguna: Otsailak 27, asteazkena

Ordua: 17:30

Lekua: Salburuako Gizarte Etxea

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Eman ezazue izena!!!