Familia agurgarriak:
2019ko udalekuen izen emate orria bidaltzen dizuegu, iaz egin zen enpresa berdinarekin egingo da aurten ere, Mastaller.
Ordutegiak eta prezioak bete beharreko orrian zehaztuak datoz.
Izen emate orria betea eta sinatua IGE.ren postontzian utzi edo email honetara bidali daitezke: errekabarriudalekuak@gmail.com
Ordainketa emandako kontu korrontera pasatuko da ekainaren 20ean.
Izen emate zuzena ziurtatzeko eskatzen ditugun datu guztiak betetzea eskatzen dizuegu, mesedez.
Maiatzaren 28an, 18.00etan, Salburuako Gizarte Etxeko areto nagusian arduradun den enpresarekin bilera egingo da, bertan udalekuen funtzionamendua azalduko da (ekintzak, begiraleak, zalantzak, ea.). Zaintza gela egongo da.
Agur bero bat!