Aurten ere Banki Festa ospatu dugu!

Errekabarriko ikasleek marrazki eta ipuinak egin dituzte, eta horien artean hainbat sari zozketatu egin dira. Horretaz aparte, Ane Gebarak guretzat bakarrik kontatutako ipuinen bideoak ikusi ahal izan ditugu!

BANKI eta EUSKARA KONFINAMENDUAN LAGUNTZAILE

Eskola itxita egon den aste luze hauetan, Banki Errekabarriko umeengandik gertu egoten saiatu da. Lehenik eta behin, BANKIREN ERRONKA antolatuta (umeak ipuinak, olerkiak, marrazkiak egitera animatuz) eta ondoren BANKIREN FESTA etxeko giroan ospatuz. Ane Gebararen ipuin kontaketa berezia, familian euskaraz jolasteko gonbidapena, “Euskara ahoan eta bihotzean” kamiseta ederra janzteko proposamena…

Hona hemen BANKIREN ERRONKAn zozketa bidez saritutako umeen hainbat argazki (Olivia, Iyad eta Nahia) eta Ane Gebararen ipuin kontaketa berezia.

Mila esker Banki, hezegunean, auzoko kaleetan eta gure etxeetan euskaraz bizipoza zabaltzeagatik!