
JANTOKI SEGURUAK GUZTIONTZAT
Eusko Jaurlaritza ez da ari ikastetxeei beharrezko baliabideak ematen zerbitzua osasun-baldintzekin eta beharrezko segurtasunarekin eskaini ahal izateko.
Familientzat jantoki-zerbitzua funtsezko zerbitzua da, baita eta haur guztientzat eskubidea ere.
Horregatik, eskatzen dugu:
– Langile kualifikatu gehiago kontratatzea ezarritako burbuila-taldeak bermatzeko.
– Grbiketako langile gehiago, erabilitako eremuak desinfektatzen direla bermatzeko.
– Beste espazio batzuk egokitzea, segurtasun-neurriak eta zerbitzua bermatzeko hala eskatzen duen pertsona ororentzat.
– Ikastetxeek behar dituzten neurri guztiak hartzea, hala eskatzen duten familia guztiei zerbitzua eman ahal izateko.
Hori ikusarazteko, Gasteizko guraso elkarteok mobilizatzea erabaki dugu, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean egingo den ekintza bateratu batean.
Familia tupperrada! Zatoz zure familiarekin, eta ekarri mantela eta bazkaria.
Elkarrekin bazkalduko dugu, distantziak mantenduz.
ZUEN ZAIN GAUDE!
DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!