

Aurten, ate irekiak ezin dira egin zoritxarrez, hori dela eta hemen duzue Errekabarri HLHI.ko eskolak prestatutako txostena eskolaren hezkuntza eskaintza ezagutu ahal izateko.
Eta hona hemen, IGEn, egiten dugun lana ikasturtean zehar:
Izugarrizko lan txukunak aurkeztu dituzte gure seme-alabek. Eta irudimenari aukera ematen zaionean… ederra sormena! Bankiri eskainitako TXORIA TXORI pianoaren laguntzaz, zintzilikarioak, “Urte berri on, Banki!” zorion-mezuak, koreografiak, mila koloredun marrazkiak, postalak… ispilu gainean marrazturiko igel euskaltzalea eta guzti!
Guztira 53 lan aurkeztu dituzue eta ziur gaude horiek egiteko aitzakiarekin familia askotan tartetxo batez euskaraz jolasteko eta gozatzeko aukera izan duzuela. Hona hemen zozketa bidez saria jasoko duzuenak:
Aimar Fidalgo (HH5)
Daniel eta Najwa Boceta (LH2)
Lucia eta Andrea Orejuela (LH3)
Euskal kulturan gastatzeko hiru bono jasoko dituzue. Mila esker parte hartzaile guztiei, Banki pozez txoratzen geratu omen da gure artista txikien sorkuntzekin!