Basque Security Center.ekin elkarlanean, gure seme alaben egungo errealitatea hobeto ezagutzeko eta bertan esku hartzea nola egin jakiteko prestakuntza bi antolatu ditugu, izena eman!

Basque Security Center.ekin elkarlanean, gure seme alaben egungo errealitatea hobeto ezagutzeko eta bertan esku hartzea nola egin jakiteko prestakuntza bi antolatu ditugu, izena eman!
Iaz bezala auzoan zehar kantuan ibiltzea ezinezkoa izan da aurten; dena den, gure seme-alabek ez dute otsailaren 4ko hitzordua huts egin eta, Eli Zaldua eta Aroa Arrizubieta bertsolariek lagundurik, makila eskuan, amalurra esnatzeko kopla kantuan ibili dira eskolako jolastokian.
Jakin izan dugu, gainera, txikitxoren bat edo beste mikroa hartu eta kantatzera animatu dela…
Hona hemen bi bertsolariek eskainitako kopla parea:
Abentura basatietarako gogoa duzu? Naturan jolastea dibertigarria da, osasuntsua eta asko ikasten da. Horregatik prestatu dugu Errekabarrin PASAPORTE BASATI hau, arroka horren azpiraino edo hosto horren atzealderaino oso urrutira bidaiatzera animatzeko:
Bideo honetan azalduko dizugu zertan datzan modu dibertigarriagoan:
Pasaportea prest edukitzea oso erraza da, deskargatu eta bidaiari txiki hauek azaltzen dizkizuten urratsak jarraitu besterik ez duzu egin behar:
Gehiago jakin nahi baduzu
Pasaporte basatia National Trusten nazioarteko ekimen batean oinarrituta sortu dugu (baimena eman digute eta ideiarekin animatu gaituzte), “Haur orok 11 urte bete baino lehen egin beharreko 50 gauza” izenekoa. Horren bidez, “Los últimas niños en el bosque” (Richard Louv) liburuan zehazten diren ingurune naturaletik urruntzeko arazoak saihesten saiatzen dira. Gaztelaniazko artikulu honetan oso ondo laburbiltzen dituzte beren ideia nagusiak eta, gainera, deskarga ditzakezun doako gidak eskaintzen dituzte. Aseguru-etxe batek argitaratzen du, eta bezeroen osasuna hobetu nahi du. Zer pentsatua ematen du, ezta?