Makil kolpez, Amalurra esnatu

Iaz bezala auzoan zehar kantuan ibiltzea ezinezkoa izan da aurten; dena den, gure seme-alabek ez dute otsailaren 4ko hitzordua huts egin eta, Eli Zaldua eta Aroa Arrizubieta bertsolariek lagundurik, makila eskuan, amalurra esnatzeko kopla kantuan ibili dira eskolako jolastokian.

Jakin izan dugu, gainera, txikitxoren bat edo beste mikroa hartu eta kantatzera animatu dela…

Hona hemen bi bertsolariek eskainitako kopla parea: