“Euskara hizkuntza aniztasunean”

PROIEKTUAN LAGUNDU NAHI?

Errekabarri ikastetxean, Guraso Elkarteko euskara lan-taldeak proiektu berri bat du eskuartean.

Ekimenaren bidez, gure hezkuntza-komunitatean dugun hizkuntza-aniztasuna ezagutarazi eta baloratu nahi dugu.

Badakigu zenbat hizkuntza hitz egiten diren gure eskolan?

Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Errekabarriko umeen familietan eta etxeetan?

Galdera zaila, baina erantzuna topatzea ez da ezinezkoa!

Irakasleek jakingo al dute erantzuna? Gurasook ezagutzen al ditugu gainerakoen hizkuntzak?

Seme-alabei hizkuntzekiko eta kulturekiko jakin-mina, errespetua eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu; has gaitezen gugandik!

Guztion laguntza behar dugu eskolako familiek hitz egiten ditugun hizkuntza guztiak ezagutu eta ezagutzera emateko.

Eta guztion ideiak eta proposamenak nahi ditugu aberastasun hori hezkuntza komunitatean partekatzeko eta transmititzeko.

Proiektu honetan lan egiteko bileretan parte hartu nahi al duzu? Jarri gurekin harremanetan!

(idatziz: euskaraerrekabarri@gmail.com)

Animatu eta parte hartu!