Gure ametsetako patioa forma hartzen ari da

Errekabarrik ekipamendu berriak estreinatu ditu jolastokian

Joan den asteazkenean, ekainaren 9an, jolastokian jolas termoplastikoen hiru modulu jarri genituen. Dantza-modulu bat, jauzi-modulu bat eta erronka ugari dituen zirkuitu bat dira. Lehenengo biak jolastoki nagusian jarri ziren, eta azkena haur-hezkuntzako jolastokian.

Ekipamendu horien helburua ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzea da, haurren arteko berdintasunez; gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aipatutako helburuekin guraso-elkarteari emandako diru-laguntza baten bidez finantzatu dira.


Horrela, modulu horiek iaz instalatu genituen zume bizien egiturekin bat egiten dute, eta joko askea, askotarikoa eta naturarekin kontaktuan dagoena sustatzera bideratuta daude.


Beraz, jolastokiko eredu berri bat eratzeko beste urrats txiki bat da, askotariko jolasak garatzea ahalbidetuko duena, sormena eta irudimena sustatuko dituena, sedentarismoa saihestuko duena eta espazio horietan egon ohi diren genero-desberdintasunen eta bestelako ezberdinkerien aurka egingo duena.


Halaber, jakinarazten dizuegu beste ekimen batzuk bultzatzen ari garela ditugun berdeguneak hornitzen joateko. Ziurtasun gehiago izan ahala kontatuko dizuegu!

ESKOLA ORTUA FAMILIAN

Zelako hortua dugun eskolan! Aurtengo ikasturtea martxan jarri da ikasle eta irakasleen lanarekin, horrek ahalbideratu du egun barazkiz eta lorez beteta egotea, gure seme-alaben lanaren emaitza da!

Badator orain hortuaren garairik emankorrena, ikasturtean zehar ereindako uzta jasotzeko momentua hain zuzen ere.

Udan, hortuaz familian gozatzeko aukera zabaldu nahi dugu, mantenu eta uzta jasotze lanak egiten. Horretarako, hortuaren ezagutza dutenak eta ez dutenak elkarrekin txandetan antolatu nahi ditugu.

Lehendabiziko txanda izan dugu aste honetan, eta uzta jasotzeko aukera ere izan dute, babak, ilarrak eta uhazak.

Ipuinak sexistak al dira? Berdintasun Taldeak ipuinak sexistak diren aztertzeko gida sortu du, baita ipuin ez sexisten zerrenda ere.

Feminismoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko aukera ematen du, lehendabiziko atalean definizioak daude eta bigarren atalean ipuina aztertzeko gida azkarra aurkituko duzue.

Eskolako familia guztiek jasoko dute gaur gida, elebiduna. Hala ere, hemen duzue euskarazko bertsioa deskargatzeko aukera; (gaztelaniazkoa, blogeko gaztelaniazko bertsioan egongo da):

Gidaren azpian, ipuin ez sexisten zerrenda aurkituko duzue, deskargatzeko ere eskuragarri jartzen duguna.