Ekaineko arratsaldeetan, euskaraz jolasean! badator, prest gaurko Dantza Plazarako?

Asteartean ospatu genuen “Ekaineko arratsaldeetan, euskaraz jolasean!” -eko lehen ekintza. Eskola komunitate aktibo bat dugula erakutsiz eta euskara zabaltzeko asmoz 100 pertsona baino gehiagok parte hartu genuen, bi txandatan banatuta.

Maialen eta Azaitz, Indarra dantza taldeko kideen eskutik, txikiek eta nagusiok euskal dantza batzuk ikasi eta praktikatu genituen (Polka, Txulalai….) eta baita euskaraz jolastu eta euskarazko hitzak ikasi ere (belarria, belauna, …).

Hurrengo asteartean GEUren eskutik eskulanak egiten elkartu eta ikusiko gara. Bitartean segi umeekin eta aisian euskaraz gozatzen!