ESKOLA ORTUA FAMILIAN

Zelako hortua dugun eskolan! Aurtengo ikasturtea martxan jarri da ikasle eta irakasleen lanarekin, horrek ahalbideratu du egun barazkiz eta lorez beteta egotea, gure seme-alaben lanaren emaitza da!

Badator orain hortuaren garairik emankorrena, ikasturtean zehar ereindako uzta jasotzeko momentua hain zuzen ere.

Udan, hortuaz familian gozatzeko aukera zabaldu nahi dugu, mantenu eta uzta jasotze lanak egiten. Horretarako, hortuaren ezagutza dutenak eta ez dutenak elkarrekin txandetan antolatu nahi ditugu.

Lehendabiziko txanda izan dugu aste honetan, eta uzta jasotzeko aukera ere izan dute, babak, ilarrak eta uhazak.