Pertsona gorren nazioarteko astea

Guraso Elkarteko euskara taldean prest gaude ikasturte berri bati ekiteko; horretarako, “Euskara aniztasunean” proiektua berriro martxan jartzen dugu, hizkuntza guztien errespetuaren alde lan eginez, kasu honetan zeinu-mintzaira, eguneroko berdintasunezkoago bat bultzatuz.

Pertsona gorren nazioarteko asteari egin nahi diogu ekarpen txiki hau, txikienak antzerki batetara gonbidatuta (heldu baten laguntzarekin joan ahal izango dira).

Aldez aurretik eman behar da izena. Kartelean duzue informazioa.