Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza planean zehaztutako zutabeak eskolara egokitu ditu bertako Hezkidetza Komisioak, ikusi jarraian:


Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza planean zehaztutako zutabeak eskolara egokitu ditu bertako Hezkidetza Komisioak, ikusi jarraian:
Auzoko hiru Guraso Elkarte eta Sarburu Kultur elkartearen eskutik badator
“Salburuan Euskara Plazara” ekimenaren lehenengo saioa.
Urriaren 15ean, 17.30etatik aurrera gure auzoko plaza ezberdinak euskaraz bete genituen.
Grafitiak margotzen, jolasten edo malabareak egiten egon ginen.
Gonbidatuta zaudete zuen txikiekin bertan parte-hartzera.
Animatu!!!!!
Euskarak inoiz baino laguntza eta bultzada handiagoa behar du. Eta horretan lagundu nahirik, auzoko hiru Guraso Elkarteak eta Sarburu Kultur elkartea batuta Euskararen egunerako kamiseta eta osagarrien eskaintza egin nahi dizuegu.
Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) izango da. Ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten ditugu urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Horretarako “Salburuan Euskaraz bizi nahi dut” materialak jarriko ditugu zuen eskura.
Materiala lortzeko informazioa Errekabarriko familia zein irakasleei ohiko bideetatik helduko zaizue.