Salburuan euskaraz bizi nahi dut!

Euskarak inoiz baino laguntza eta bultzada handiagoa behar du. Eta horretan lagundu nahirik, auzoko hiru Guraso Elkarteak eta Sarburu Kultur elkartea batuta Euskararen egunerako kamiseta eta osagarrien eskaintza egin nahi dizuegu.


Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) izango da. Ikastetxe askotan, egun hori aintzat hartuta, hainbat ekimen egiten ditugu urtero ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko. Horretarako “Salburuan Euskaraz bizi nahi dut” materialak jarriko ditugu zuen eskura.

Materiala lortzeko informazioa Errekabarriko familia zein irakasleei ohiko bideetatik helduko zaizue.