
Animatzen zara gure seme-alabei garapen psikosexualean nola lagundu hausnartzera? Genero-estereotipoei, sexualitateei eta ingurune birtualari buruz hitz egin nahi duzu?
IGEko berdintasun-taldeak honako hitzaldia antolatu du:
“Sexualitateak, feminismoa eta ingurune birtuala: nola lagundu gure seme-alabei”
Horretarako sare sozialetan La PsicoWoman izenez ezagunagoa den Isa Duque psikosexologian aditua eta ziberaktibistarekin elkartzeko aukera paregabea dugu.
Jardueran ere, galderak erantzuteko eta kezkak partekatzeko aukera egongo da eta sakontzen jarraitzeko baliabideak emango dira.