Ibai Fresnedo.rekin (Hiruki Larroxa) maskulinitateari buruzko hitzaldia izango dugu

Oraingo honetan, Errekabarriko IGEKo berdintasun taldetik beste hitzaldi interesgarri eta mamitsu batekin gatoz:

“Seme berdinzaleak heztearen erronka”

  • Haur mutilen heziketan genero estereotipoek duten eraginaz hausnartu nahi baduzu
  • Maskulinitatearen eraikuntzan gizonen (aitak, hezkuntza komunitateko gizonak) paperaz sakondu nahi baduzu eta…
  • Heziketa prozesuetan maskulinitate eredu parekideak lantzeko gakoak ezagutu nahi badituzu…

Horretarako Hiruki Larroxa.ko partaidea den Ibai Fresnedorekin egongo gara. 

Jardueran ere, galderak erantzuteko eta kezkak partekatzeko aukera egongo da.

Noiz? Abenduaren 16ean

Zer ordutan? 18:00 – 19:30

Non? Salburuko Gizarte Etxean

Hizkuntza: izen emateen arabera

Horretarako, izena eman behar duzu ABENDUAren 15a baino lehen, HEMEN.

Plazak mugatuak dira edukiera bete arte