Hezkidetza diagnostikoa martxan

Ikasturte honetan, 2021/2022koan, eskolak Hezkuntza Saileko dirulaguntza bat jaso izan du Hezkidetza Proiektu bat aurrera eramateko bi urteetan zehar, proiektu honetan, hezkidetza diagnostikoa eta plana egiteko konpromezua hartu da; konpromezu hau hezkuntza komunitate bezala hartzen dugu, eskola eta guraso elkarteko berdintasun taldeak elkarlanean.

Lehendabiziko urte honetan diagnostikoari ekingo zaio, horretan gabiltza; jada irakasle eta eskolako langileen diagnostikoa egin da (inkesten bitartez), eta orain familien errealitatea ezagutzeko unea iritzi da, horretarako inkesta bat sortu egin dugu. Hurrengo ikasturtean, ordea, hezkidetza plana burutuko da.

Horregatik, berdintasunean aldaketa errealak lortu ahal izateko, estrategikoki lan egin behar dugu, diagnostikoak gure hezkuntza komunitateak gararekiko dituen indargune eta ahuleziak identifikatzeko aukera emango digu; ondoren planean ekintza ezberdinak txertatu ahal izango dira aurrera pausuak eman ahal izateko.

Diagnostikoa zein plana, baliabide batzuk besterik ez dira, eguneratu eta ebaluatuko direnak etengabe; eta horiek duten potentzial guztia atera ahal izateko, ezinbestekoa da zuen laguntza, benetan ezinbestekoa delako zuen ikuspegia jakitea gure seme eta alaben nortasunaren eraikitze prozesua estereotipo eta rolen araberakoa ez izateko, nahi dutena, nahi duten moduan izateko.