
Eskolako Hezkidetza Komisioak, maila bakoitzerako egitasmo berezi bat antolatu du, adinaren araberako hausnarketa bideratzeko, aurreko astean lantzeko:
- LH1 eta LH2, lanbideen eta zaintza lanen inguruko lanketa egin dute.
- LH3, ipuin klasikoen birmoldaketa landu da.
LH4, mailan 18 emakumeen biografia landu eta orma-irudia egin da talde-lanean egindakoarekin.

- LH5, emakume zientzialarien inguruko lanketa, eta orokorrean lanbideen aukeraketaren hausnarketa.

- LH6, emakume gamerren inguruan hausnarketa egin da.

Eta Martxoaren 8an… oihalak gelako leihoetatik zintzilikatu dira eta egun honen esanahiari buruz hitz egin dute.

Horretaz aparte, LH1 eta LH2n etxeko lanen banaketaren hausnarketa egin eta gero, horien gaineko konpromezua hartu dute, eta LHko bestelako mailetan “Ametsen Basoa” osatu dute, berdintasunarekin lotutako ametsez bete dutena.

Haur Hezkuntzako gela guztietan kanta eta ipuin ezberdinen bitartez landuko da eguna, eta more koloreko eskulan ezberdinak egin dira.



Guraso elkarteko Berdintasun taldeak, Salburua eta Arantzabelako eskolekin batera, elkarretaratzea deitu zuen atzo, eta elkartze bidean morez apaindu zen kalea.


Hezkuntza komunitate feminista baten bidean, aurrera goaz!