Errekabarri Salburuan ORAIN!
Familien Greba.
Hona hemen gaurko egunaren laburpena irudietan. Mila, mila esker zuen babesagatik. Mila esker Errebarriko gurasoei, aiton-amonei (zuen laguntza gabe ezinezkoa izango zatekeen umeen %70ak baino gehiagok greban parte hartu izana), irakasleei, Aintzira Senideak Guraso Elkarteari, Ohian Arantzabelako Guraso Elkarteari, Salburua Burdinbide Auzo Elkarteari, Escuela en Salburua para Todos plataformari…
Datozen egunetan jasoko duzue emango ditugun hurrengo urratsei buruzko informazioa.
Errekabarri Salburuan!!!
Atzo, Errekabarriko hainbat guraso eta ikasle elkartu ginen geure ikastetxea eraikiko den lurzoruan. Han lizitazioaren argitaratzean izaten ari den atzerapenaren kontra protesta egin genuen, gure ikastetxeko lehenengo harria era sinbolikoan jarriz.
Era berean, Salburuan instutoa eraikitzeko prozesu administratiboa has dadila eskatu genuen.
Mila esker hara gerturatu zineten guztiei.
ESKERRIK ASKO.
Protesta ekintza
Larunbat honetan, ekainak 3, goizeko 11:30ean, protesta ekintza izango da Errekabarri eraikiko den lurzoruan.