Korrika

Badator Korrika!!!!

Martxoaren 30ean, Otxandion hasi eta Apirilak 9 Iruñean amaiera emango zaio.

Gasteiztik, Martxoak 30ean bertan pasatuko da. Aurrekoan bezala, oraingoan ere Errekabarrik, Salburua eskolarekin batera, bere kilometroa izango du. Salburua parkeko “Salburua” hizkietan lekukoa hartu 20:22etan eta Portal de Elorriaga kaleko errotondaraino joango gara.

Gure kilometroaren gastuei aurre egiteko zuei borondatea eskatzea pentsatu dugu, eta parte hartzen duzuenen artean lekukoa eramateko zozketa egitea. Horrela ba, haurrek gutun-azal batean irakasleari emango diote partaidetza eta zozketarako zenbaki bat esleituko zaie.

Korrika egunean bertan Salburua eskolan elkartuko gara 19:00etan, “Bat Zuk” koreografia dantzatzeko eta ondoren bakoitzak etxetik eramandako askari-afaria hartuko dugu Kilometro hasierara zuzuendu aurretik.

Beste aldetik, Martxoak 29an, asteazkena, arratsaldeko 5etan Korrika festa antolatuko dugu. Guraso eta txikiak Errekabarrin elkartuko gara. Han bertan, tailerrak, herri kilorak, musika…  izango dira. “Bat Zuk” abestiaren dantza ikasten saiatuko gara nagusiak, lortuko ahal dugu??

Gogoratu:

Martxoak 29, 17:ooetan Errekabarrin Korrika jaia.

Martxoak 30, 19:00etan Salburua eskolan eta 20:22 Salburua parkeko hizkietan.

 

Anima zaitezte!!!!!