Salburuko Inauteriak 2022

Otsailaren 26an Salburuan inauteriak ospatzera goaz.

Auzoko eragile askoren elkarlanari esker (ikusi karteleko logoak) egun pasa ederra pasatzeko aukera itzela izango dugu.

Auzoan zehar txaranga Marmitx eta Armintxoen konpainiarekin eta Ekialdeko parkean elkarrekin bazkaldu , photo-call bat eta karaokea.

Gorde data eta prestatu mozorroa!

🤗 GORA SALBURUKO INAUTERIAK 🤗

Kaixo guztioi!

🤗 GORA SALBURUKO INAUTERIAK 🤗

AGATE DEUNA: LURRA ESNATZERA GOAZ!

Datorren ostirala, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera da eta Errekabarritik eztarriak berotzen hasi gara, abestu eta makilekin lurra astinduko dugu, neguko hotzak eta ilunak uxatzeko asmoz.

16:30ean Errekabarriko atarian elkartuko gara eta trikitixa eta panderoen laguntzaz auzotik ibilbidea egingo dugu Gizarte Etxean eta Ekialdeko parkean, Salburua eta Arantzabelako lagunekin elkartzeko.


Animatu eta gehitu festara!