Hezkidetza diagnostikoa martxan

Ikasturte honetan, 2021/2022koan, eskolak Hezkuntza Saileko dirulaguntza bat jaso izan du Hezkidetza Proiektu bat aurrera eramateko bi urteetan zehar, proiektu honetan, hezkidetza diagnostikoa eta plana egiteko konpromezua hartu da; konpromezu hau hezkuntza komunitate bezala hartzen dugu, eskola eta guraso elkarteko berdintasun taldeak elkarlanean.

Lehendabiziko urte honetan diagnostikoari ekingo zaio, horretan gabiltza; jada irakasle eta eskolako langileen diagnostikoa egin da (inkesten bitartez), eta orain familien errealitatea ezagutzeko unea iritzi da, horretarako inkesta bat sortu egin dugu. Hurrengo ikasturtean, ordea, hezkidetza plana burutuko da.

Horregatik, berdintasunean aldaketa errealak lortu ahal izateko, estrategikoki lan egin behar dugu, diagnostikoak gure hezkuntza komunitateak gararekiko dituen indargune eta ahuleziak identifikatzeko aukera emango digu; ondoren planean ekintza ezberdinak txertatu ahal izango dira aurrera pausuak eman ahal izateko.

Diagnostikoa zein plana, baliabide batzuk besterik ez dira, eguneratu eta ebaluatuko direnak etengabe; eta horiek duten potentzial guztia atera ahal izateko, ezinbestekoa da zuen laguntza, benetan ezinbestekoa delako zuen ikuspegia jakitea gure seme eta alaben nortasunaren eraikitze prozesua estereotipo eta rolen araberakoa ez izateko, nahi dutena, nahi duten moduan izateko.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Ze hausnarketa, ze aldarrikapen egin du egun honetarako gure hezkuntza komunitateak? 

Eskolako Hezkidetza Komisioak, maila bakoitzerako egitasmo berezi bat antolatu du, adinaren araberako hausnarketa bideratzeko, aurreko astean lantzeko:

  • LH1 eta LH2, lanbideen eta zaintza lanen inguruko lanketa egin dute.
  • LH3, ipuin klasikoen birmoldaketa landu da.  

LH4, mailan 18 emakumeen biografia landu eta orma-irudia egin da talde-lanean egindakoarekin.  

  • LH5, emakume zientzialarien inguruko lanketa, eta orokorrean lanbideen aukeraketaren hausnarketa.  
  • LH6, emakume gamerren inguruan hausnarketa egin da. 

Eta Martxoaren 8an… oihalak gelako leihoetatik zintzilikatu dira eta egun honen esanahiari buruz hitz egin dute.  

Horretaz aparte, LH1 eta LH2n etxeko lanen banaketaren hausnarketa egin eta gero, horien gaineko konpromezua hartu dute, eta LHko bestelako mailetan “Ametsen Basoa” osatu dute, berdintasunarekin lotutako ametsez bete dutena.  

Haur Hezkuntzako gela guztietan kanta eta ipuin ezberdinen bitartez landuko da eguna, eta more koloreko eskulan ezberdinak egin dira.  

Guraso elkarteko Berdintasun taldeak, Salburua eta Arantzabelako eskolekin batera, elkarretaratzea deitu zuen atzo, eta elkartze bidean morez apaindu zen kalea. 

Hezkuntza komunitate feminista baten bidean, aurrera goaz!