Udalekuak

Aurten ekainaren 25tik uztailaren 20ra izango dira. Aste bat, bi, hiru, edo  lau aukeratu ahal izango dira, ordutegia  09:00etatik 13:30etara delarik. Haur goiztiarrentzat  zaintza jartzeko aukera badago (8:00-9:00).

Prezioari dagokionez, bazkideentzat aste bakoitza  55€  izango da (zaintza zerbitzua barne),  ez bazkideentzat, berriz, 65€ (75€ zaintza erabiltzen badute). Astean behin,  irteera berezi bat antolatuko da..  Urtero bezala, diru laguntza eskatuko dugu,  ematekotan bazkideen artean banatuko da.

Enpresa arduraduna, Mastaller izango da. Ikasturtean zehar zaintza zerbitzua eskaintzen duen enpresa.

Izena emateko epea maiatzaren 20an bukatuko da.

Izena emandako haurren zerrenda dugunean bilera bat egingo da informazioa zabalduz.