EGUBERRI ON!!!!

Ostiralean Guraso Elkarteko kideak eta baita guraso boluntario batzuk ere, elkarlanean aritu ziren txikientzako hamaiketakoa prestatzeko.

Ia 500 bokata prestatu zuten, eta behar ziren baino gehiago egin zituzten arren txikiek ez zuten deusik ere utzi!!! Seinale ona!!

This slideshow requires JavaScript.

Eta gaur bertan, ERREKABARRI ikastetxeak auzotik izandako kalejiran parte hartu du. Ikasleen gurasoek Olentzero eta Mari Domingi eraman dituzte auzoko kaleetan zehar eta baten bat animatu da txistuarekin. Aupa zuek!!!

This slideshow requires JavaScript.

EGUBERRI ON!!!!