Euskaraldia Salburuan

Lau hilabete eta EUSKARALDIA hasiko da, Salburuan bezalaxe Euskal Herriko beste hamaika herri, hiri edo auzotan ere bai. Ordurako dena prest egongo ote da? Eta garrantzitsuago… gu prest egongo ote gara?
HIZKUNTZA OHITURAK ALDATU NAHI AL DITUZU? EUSKARALDIAN PARTE HARTZEKO PREST AL ZAUDE?
Auzoan ekimenaren berri eman dugu eta… hau da jasotzen ari garen erantzuna!
☺👂☺👄☺

Ikusten duzuen bezala, erantzuna ezin hobea izaten ari da…
Irailetik aurrera martxan jartzeko hainbat ideia ditugu; antolakuntzan lagundu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan emailez edo WhatsApp bidez eta hurrengo bileraren berri emango dizugu.
Bide batez… lagundu bideoa eta mezua ezker-eskuin zabaltzen, Salburuko bizilagun guztiek izan dezatela EUSKARALDIAren berri.