Izugarrizko lan txukunak aurkeztu dituzte gure seme-alabek. Eta irudimenari aukera ematen zaionean… ederra sormena! Bankiri eskainitako TXORIA TXORI pianoaren laguntzaz, zintzilikarioak, “Urte berri on, Banki!” zorion-mezuak, koreografiak, mila koloredun marrazkiak, postalak… ispilu gainean marrazturiko igel euskaltzalea eta guzti!
Guztira 53 lan aurkeztu dituzue eta ziur gaude horiek egiteko aitzakiarekin familia askotan tartetxo batez euskaraz jolasteko eta gozatzeko aukera izan duzuela. Hona hemen zozketa bidez saria jasoko duzuenak:
Aimar Fidalgo (HH5)
Daniel eta Najwa Boceta (LH2)
Lucia eta Andrea Orejuela (LH3)
Euskal kulturan gastatzeko hiru bono jasoko dituzue. Mila esker parte hartzaile guztiei, Banki pozez txoratzen geratu omen da gure artista txikien sorkuntzekin!
Egilea: Errekabarri IGE
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna, eta Euskaraldiari agur esaten diogu, baina gogoratu Euskarak 365 egun dituela, ohiturak aldatzen jarrai dezagun!




Azaroak 25 – Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ESKOLA FEMINISTA aldarrikatu nahi dugu

Zure Whatsapp perfilerako irudia sortu dugu ere, hemen duzu:

Eta nola ez, eskola ere gure egin dugu




Hau da gure gaurko aldarrikapena, baita beste 364 egunetarako ere:

Euskaraldiko banderak gure auzoko balkoiak apaintzen dituzte jada, gozatu euskara!

Euskara Taldeak egindako argazki mosaikoa eskolako ateetan ikusi ahal izan dugu, aupa Errekabarriko Belarriprest eta Ahobizi guztiak!
