Kaixo familiak!
Premia larriz bidaltzen dizuegu mezu hau, datorren asteartean ospatuko genuen “Betiko jolasak familian” tailerra atzeratu beharko dugulako. GEU elkarteak antolaturiko ekintza bat zen eta berriro ere, partaidetzak haien antolakuntza gaitasunak gainditu egin ditu. 190 lagunek eman dugu izena!!
Pena haundiz tailerra bertan behera utzi behar izan dugu eta aurrerago 3 egunetan zehar egiteko aukera emango digute.
Sentitzen ditugu sortutako eragozpenak eta beste behin ere mila esker proposatzen zaizkizuen ekintza guztiak hain baiezkor jasotzeagatik!!
Dakizuen bezala Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatzen da eta aste horretan Euskararen aldeko ekintza ugari egin ohi dira.
Ondorengo txangoa proposatzen dizuegu igande honetan egiteko. Gure asmoa hilean behin irteera bat antolatzea da. Hasteko, txango ezerra, Salburuako hezegunean zehar.